22:27

Athletic club

Gol festa

Athleticen gol festa etxetik kanpo jokatutako lehen partidan, Cadizen aurka (0-4)

B. L. G | EITB MEDIA

Iñaki Williamsek, Berenguerrek eta Guruzetak birritan eman dizkiote golak Athletici. Valverdek Williams anaietan zaharrena 53. minutuan aldatu behar izan du lesioagatik.

  • Berenguer, Guruzeta eta Lekue goletako bat ospatzen.

    Berenguer, Guruzeta eta Lekue goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek aise irabazi dio lan handirik eman ez dion Cadizi. Iñaki Williams, Berenguer eta Guruzeta (bi aldiz) izan dira lehoien lau golen egileak.

Cadiz - Athletic partidaren laburpena (0-4):

Oso ondo hasi du partida Valverderen taldeak. Izan ere, 5. minutuan, zuri-gorriek urruneko falta bat jaurti dute, eta ia Ledesmaren atean amaitu du, Negredok jaurtiketa bere atera desbideratu ondoren. Athleticen lehen 20 minutuak izugarriak izan dira, eta gola ez da berandu iritsi.

Williams anaietan zaharrenak ireki du markagailua 24. minutuan, Cadizeko atezainari iskin egin, eta lurrera erortzekotan zela. Gol horrek indarra eman dio Athletici.

35. minutuan, Nico Williamsek penalti bat eragin du, eta bere anaiak jaurti, baina horrek huts egin du. Ledesmari ahalegin handirik eragin ez dion jaurtiketa bat egin du.

Lehoiak, kikildu beharrean, egoerari buelta ematen saiatu dira, eta 37. minutuan, abantaila handitzen saiatu dira Nico Williamsek atera egindako jaurtiketa batekin. Ez dute aurkariaren atea zulatzea lortu. Atsedenaldiaren atarian, Lekue ere saiatu da, baina ez du aterik ikusi.

Atsedenalditik bueltan, 51. minutuan, Athleticek arratsaldeko susto gutxietako bat hartu du, izan ere, jokaldi konbinatu on batean, Negredo bakarrik geratu da Simonen aurrean, baina madrildarraren errematea oso kaskarra izan da, eta bilbotarrak arazorik gabe heldu dio baloiari.

53. minutuan, Iñaki Williams ordezkatu behar izan dute orkatilan min hartu ondoren. Orduan, Guruzeta zelairatu da, gaueko protagonista, eta 3 minutura, aurrelariak bigarrena egin du Athleticentzat. Buelta eman du ateari bizkarra emanda zegoenean, eta Ledesma ezustean harrapatu duen jaurtiketa neurtu batekin egin du gola.

Bigarrenetik aurrera, Cadizek are indar handiagoa galdu du eta Athletic bere jokoaz gozatzen hasi da. Epaileak, 64.ean, baliorik gabe utzi du Sancetek sartutako gola, jokoz kanpo zegoelako. Baina berriz ere, penaltiarekin gertatu bezala, besoak jaitsi beharrean, Nico Williamsen aukera bikoitzarekin erantzun dute Valverderen mutilek.

Athletic Cadizen gainetik pasa da, eta 78. minutuan hirugarrena iritsi da, Berenguerren eskutik.

Valverdek aldaketa hirukoitza egin du 88. minutuan, eta Aitor Paredesek debuta egin du gaurko partidan.

Gehitutako denbora bukatzeko minutu bat geratzen zenean, Guruzetak kontraeraso bat modurik onenean burutu du, laugarrena sartuz (bere bigarrena gaurkoan), Morcilloren paseari esker.

Beraz, Athleticek Cadiz zigortu du denboraldi honetan etxetik kanpo jokatu duen lehen partidan.

Fitxa teknikoa:

0 - Cadiz: Ledesma; Zaldua, Hernandez, Fali (Chust, 46. minutuan), Espino (Mabil, 60. minutuan); Jose Mari (San Emeterio, 46. minutuan), Blanco (Alex Fernandez, 60. minutuan), Alejo, Arzamendia; Negredo y Lozano (Lucas Perez, 65. minutuan).

4 – Athletic: Simon; De Marcos, Vivian, Yeray, Lekue (Paredes, 87. minutuan); Vesga, Sancet (Dani García, 87. minutuan), Muniain; Nico Williams (Raul Garcia, 81. minutuan), Berenguer (Morcillo, 87. minutuan) e Iñaki Williams (Guruzeta, 53. minutuan).

Golak: 0-1, 23. minutuan: Iñaki Williams. 0-2, 56. minutuan: Guruzeta. 0-3, 78. minutuan: Berenguer. 0-4, 93. minutuan: Guruzeta.

Epailea: Ortiz Arias. Txartela erakutsi die Espinori eta Alejori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena