10:48

Alaves

Errefortzuak

Vignolak, Moreirak eta Labordek Alaveseko erasoa eta defentsa sendotuko dituzte, eta Mukaramak taldea utzi du

EITB MEDIA

Ornella Vignola hegalekoa eta Esther Laborde atzelaria, biak ala biak 20 urtez azpiko munduko txapeldunak, Bartzelonak utzita datoz Gasteizera, eta Jullia Moreira aurrelaria, aldiz, Brasilgo Sport Club Internacionaletik, fitxatuta. Abdulai Mukarama aurrelaria, aldiz, klubetik irtengo da.

  • Ornella Vignola da Alaveseko jokalari berrietako bat. Argazkia: deportivoalaves.com.

    Ornella Vignola da Alaveseko jokalari berrietako bat. Argazkia: deportivoalaves.com.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ornella Vignola hegalekoa, Esther Laborde atzelaria eta Jullia Moreira aurrelaria Alavesen arituko dira, lehenengo biak Bartzelonak utzita 2022-23 denboraldiaren amaierara arte eta bigarrena fitxatuta Sport Club Internacional Brasilgo taldetik, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Abdulai Murakama aurrelaria, aldiz, Iñigo Juaistik zuzentzen duen taldetik irtengo da, kontratua eteteko klubarekin akordioa itxita.

Testuinguru honetan, Ornella Vignola hegalekoa Alavesera batu da, Bartzelonak utzita, denboraldi honetako amaierara arte. Vignolak, Espainiako selekzioarekin, Europako 19 urtez azpiko eta Munduko 20 urtez azpiko Txapelketak ditu irabaziak, azken hori aurreko udaran.

2022-23 denboraldian, Bartzelonak lagata, Sevillan ibili da. 16 urterekin, Bartzelonaren lehen taldearekin debuta egin zuen.

Halaber, hau ere Bartzelonak utzita eta denboraldi amaierara arte, Esther Laborde atzelaria iritsi da Alavesera. Vignolak bezala, Labordek Europako 19 urtez azpiko eta Munduko 20 urtez azpiko Txapelketak irabazi ditu, Espainiako selekzioarekin.

Labordek, aurreko denboraldian, Bartzelonaren lehen taldearekin estreinakoz jokatu zuen.

Esther Laborde. Argazkia: deportivoalaves.com.

Esther Laborde. Argazkia: deportivoalaves.com.

Alaveseko hirugarren jokalari berria, kasu honetan fitxaketa bera, Jullia Moreira da. Aurrelari brasildarra Sport Club Internacional taldetik dator Ibaiara; Gasteizko klubak zehaztu duenez, lehen aldiz arituko da bere herrialdetik kanpo.

20 urte bete berri ditu Moreirak. Clube Atletico Mineiro eta America Futebol Clube taldeetan ere ibilitakoa da.

Jullia Moreira. Argazkia: deportivoalaves.com.

Jullia Moreira. Argazkia: deportivoalaves.com.

Bi fitxaketa horiez gain, Alavesek iragarri du akordioa itxi duela Abdulai Mukarama aurrelariarekin, jokalari ghanatarraren kontratua eteteko.

Abdulai Mukarama. Argazkia: deportivoalaves.com.

Abdulai Mukarama. Argazkia: deportivoalaves.com.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    18 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena