20:14

Alaves

Butarque, 18:30ean

Alavesek Butarque bisitatuko du, Garitanoren itzuleran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Partida atarian, Bergarako entrenatzailearengan egongo da jarrita arretagunea, Leganesen egindako ibilbide oparoaren ostean.

  • Lucas Perez, Leganesen aurkako lehen itzuliko partidan.

    Lucas Perez, Leganesen aurkako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leganesek eta Alavesek mailari eusteko borrokan funtsezkoa izan daitekeen lehia jokatuko dute Butarquen, Ligako 26. jardunaldiari dagokion neurketan.

Partida berezia izango da, beste behin ere, Asier Garitano talde babazorroaren entrenatzailearentzat.

Bergarako entrenatzailea bigarrenez itzuliko da bere etxea izandakora (aurreko denboraldian Realarekin egin zuen) eta, ziur asko, harrera bikaina izango du, talde madrildarrean utzi zuen arrastoa kontuan hartuta: Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo zuen.

Hala ere, jokoan dauden puntuen ondorioz, sentimenduak albo batean geratuko dira berehala, batez ere etxeko taldeari dagokienez, madrildarrek puntuen behar gorria baitute: hiru partida daramate irabazi gabe eta salbaziorako postuak bost puntura dituzte.

Alavesi dagokionez, azken hiru partidetan bi garaipen lortuta iritsiko da Butarquera. Garitanok jokalari guztiak jokatzeko moduan izango ditu min hartuta dauden Tomas Pina eta Roberto Jimenez atezaina izan ezik. Arabarren aldetik, bi izen nabarmentzen dira besteek gainetik: Lucas Perez eta Joselu Mato aurrelariak, bien artean 19 gol pilatu baitituzte dagoeneko.

Balizko hamaikakoak:

Leganes: Cuellar, Rosales, Awaziem, Omeruo, Siovas, Kevin Rodrigues, Recio, Ruben Perez, Eraso, Oscar Rodriguez, Carrillo eta Guerrero.

Alaves: Pacheco, Ximo, Laguardia, Ely, Duarte, Fejsa, Manu Garcia, Camarasa, Vidal, Joselu eta Lucas Perez.

Epailea: Juan Martinez Munuera.

Futbol-zelaia: Butarque.

Ordua: 18:30.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena