14:55

Alaves

20. jardunaldia

Alavesek hiru puntu baliotsu atera ditu Levanteren etxetik (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Aleix Vidalek partidako 63. minutuan egindako golak garaipena eman dio Asier Garitanoren taldeari.

  • Roger Martí eta Rodrigo Ely, partidako jokaldi batean

    Roger Martí eta Rodrigo Ely, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek kontraerasoan egindako jokoak saria izan du eta hiru puntu garrantzitsu eman dizkie arabarrei. Partidako gol bakarra Aleix Vidalek egin du 65. minutuan.

Bigarren zatian, 0 eta 2koa gertuago izan dute banakoa baino, Levante trakets ibili delako Alaves serio baten aurrean.

Lehen zatia txarra izan da, grisa eta jokorik eta gol aukerarik gabekoa. Bigarrenean, berriz, bi taldeek hobera egin dute, baina Alavesek etekin handiagoa atera dio jokoari valentziarrek baino.

Lehenengoan baloia ateetatik urruti ibili da eta Alavesek 45. minutuan egindako jaurtiketa bat izan da jokaldi arriskutsuena. Aitor atezainak bularrez urrundu du baloia.

Aukerarik argienak bigarren zatian izan dira. Lehen jokaldian, Lucas Perezek abiaduraz eraman du baloia eta bere jaurtiketa indartsua kanpora joan da.

Garitanoren taldea jokoaren kontrola hartzen joan da apurka-apurka, kontraerasoan jokatuz, eta jokaldi batean Aleix Vidalek 0 eta 1ekoa jarri du markagailuan.

0-2koa egiteko aukera argia Lucas Perezek izan du, baina Aitor atezainak erantzun bikaina eman dio amaierarako 10 minuturen faltan.

Fitxa teknikoa

0 - Levante: Aitor, Coke, Cabaco, Postigo, Toño, Campaña, Radoja, Melero (Bardhi, 55. min), Morales (Hernani, 65. min), Roger eta Borja Mayoral (Sergio León, 79. min).

1 - Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguaria, Rodrigo Ely, Rubén Duarte, Aleix Vidal (Pere Pons, 82. min), Camarasa (Martín, 89. min), Manu, Luis Rioja (Borja Sainz, 63. min), Lucas Pérez eta Joselu.

Gola: 0-1, 65. min: Aleix Vidal.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    24 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (1. etapa)

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena