13:02

Beste kirolak

EL SALVADOR

Alan Clealandek, Julen Lasa zarauztarrak entrenatutako surflariak, irabazi du surfeko Munduko Txapelketa

BASQUETEAM | EITB MEDIA

Emakumeen kategorian Tati Weston Webb brasildarrak bereganatu du urrea.

  • Julen Lasa eta Alan Clealand

    Julen Lasa eta Alan Clealand. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Lasa zarauztarrak entrenatutako Alan Clealand surflari mexikarrak 18.23ko puntuazioa lortu du El Salvadorren jokatutako World Surfing Games txapelketan, eta berarentzat izan da garaipena.

Sekulako puntuazioak lortuta (9,73ko olatu bat, txapelketako altuena, eta 8,50eko beste bat), Lucca Mesinas (16,17) eta Miguel Tudela (14,96) perutarrak eta Kanoa Igarashi japoniarra (14,80) gainditu ditu finalean.

Julen Lasak bi urte daramatza Clealand entrenatzen, batez ere haren alderdi mentalak eta uretan erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen. Mexikarra entrenatzeaz gain, beste surflari hauek ere zuzentzen ditu: Keoni Lasa, Leilani McGonagle costarricarra eta Noah Klapp alemaniarra. Aurretik, Ruben Vitoria, Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez Etxabarrirekin ere lan egin du.

Emakumezkoetan, Weston Webb brasildarra nagusi

Emakumezkoen mailan, Tati Weston Webb brasildarrak irabazi du, Johanne Defay frantziarraren, Erin Brooks kanadarraren eta Vahihe Fierro jatorri tahitiarreko frantziarraren aurretik. Hain zuzen ere, azken hori izan da 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako Europako plaza eskuratu duena. Gizonezkoen koadroan Kali Vaast frantziarrak eskuratu du plaza.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 13:35 - 15:15 TXIRRINDULARITZA | ALPEETAKO TOURRA
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena