16:26

Beste kirolak

Surfa

Pauline Adok aurrera jarraitzen du Munduko Txapelketan, eta Olinpiar Jokoetarako postua lortzeko lehian da

EITB MEDIA

Angeluko surflariak bigarren egin du, hiruko txanda batean, laugarren kanporaketan. Aranburu, Lasa, Ochoa, Erostarbe, Sanchez eta Duru, aldiz, txapelketatik at geratu dira, errepeskan.

  • Pauline Ado bikain dabil Munduko Txapelketan. Argazkia: Basque Team.

    Pauline Ado bikain dabil Munduko Txapelketan. Argazkia: Basque Team.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pauline Ado surflariak aurrera jarraitzen du, sendo gainera, El Salvadorren jokatzen ari diren Munduko Surf Txapelketan, txapelketa nagusian. Euskal Herriko gainerako surflariek, alegia, Aritz Aranburuk, Keoni Lasak, Nadia Erostarbek, Garazi Sanchezek eta Joan Duruk, ezin izan dute errepeska gainditu, eta kanporatu egin dituzte.

Testuinguru horretan, Pauline Adok bigarren egin du, hiruko txanda batean, laugarren kanporaketan. Tiara van der Huls herbeheretarrak ere aurrera egin du bosgarren kanporaketara, eta Havanna Cabrero perutarra, aldiz, at geratu da. Adok txapelketako europarrik onena izateko aukerak ditu; horrek 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako postua ekarriko lioke angeluarrari.

Txapelketatik kanpo geratu diren euskal surflariei dagokienez, Keoni Lasa errepeskako bosgarren kanporaketan kanporatu dute, eta pozik da egindako lanarekin, Basque Teamek jakitera eman duenez. Aritz Aranburuk bosgarren kanporaketan esan dio agur txapelketari, eta Joan Duruk seigarrenean. Ariane Ochoak hirugarren egin du bere txandan, guztira 11.04 puntu lortuta, eta Nadia Erostarbek eta Garazi Sanchezek, ordea, errepeskako zazpigarren kanporaketan ere bazituzten aukerak aurrera egiteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena