18:40

Beste kirolak

Golfa

Amaia Latorrek irabazi du Santander Golf Zirkuituko proba

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ostegunean lider abiatu da, eta abantailari eutsi dio Maho Hayakawaren aurrean. Japoniarra atzetik izan du jardunaldi osoan, baina gainditzeko aukera handirik gabe.

  • Amaia Latorre

    Amaia Latorre. Argazkia: Santander Golf Tour

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaia Latorre arabarrak irabazi du Coruñako La Zapateira zelaian jokatu den Santander Golf Zirkuituko proba, eta parretik jaistea lortu duen jokalari bakarra izan da, 142 kolpe (-2) egin baititu.

Ostegunean lider abiatu da, eta abantailari eutsi dio Maho Hayakawaren aurrean. Japoniarra atzetik izan du jardunaldi osoan, baina gainditzeko aukera handirik gabe.

Amaia Latorreren bigarren garaipena da honakoa, maiatzaren hasieran Nuria Iturriosekin batera nagusitu baitzen Xerezen. Arabarra iazko martxoan hasi zen profesional mailan lehiatzen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena