17:59

Beste kirolak

EUROPA LIGA

Bidasoak Ligako emaitzen krisia arindu nahi du Europan, Skandeborgen aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Partida astearte honetan, azaroaren 29an, jokatuko da, eta zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 18: 45etik aurrera.

  • Bidasoa HC Motorren aurka irabazle Europa Ligan. Argazkia: EITB MEDIA

    Bidasoa HC Motorren aurka irabazle Europa Ligan. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irun beste garaipen bat lortzen saiatuko da astearte honetan Europa Ligan, Danimarkako Skanderborg-Aarhus taldearen aurka. Gipuzkoarrek Asobal Ligan Cuencaren kontra (30-25) izandako azken porrota ahazteko asmoz kantxaratuko dira. Partida zuzenean emango da eitb.eus-en eta ETB4n, azaroaren 29an, 18:45ean.

Jacobo Cuetararen taldeak ez du asmatzen etxetik kanpo. Denboraldi honetan bi aldiz bakarrik irabazi du Artalekutik urruti, eta bidaia bakoitza jokalari horien konfiantzari emandako zartako bat bihurtu da.

Europa, ordea, irribarre egiten ari zaio hiru partidatan bi garaipen lortu dituen Bidasoari, hori bai, beti etxean, nahiz eta Alemaniako Fuchse liderrari aurre egiteko gai izan zen. Danimarkan garaipena lortuz gero, hurrengo faserako txartela asko bideratuko litzaioke, nahiz eta aurrean goi mailako aurkari bat egon.

Bidasoako zaleak Danimarkako ligako sailkapenari bakarrik begiratzen badio, aurkari ez hain sendoa ikusiko du. Jaitsiera postuak baino bi puntu gehiago ditu, baina hori oso datu engainagarria da, Skanderborg galdu gabe baitago Europan, etxetik kanpo hiru garaipen lortuta. Horrez gain, etxeko ligan azken lau neurketak irabazi ditu, azkena Txapeldunen Ligan ohikoa den Aalborg indartsuari.

Thomas Sommer gaztea, 20 urtez azpiko internazionala bere herrialdearekin eta batez ere munduko eskubaloiaren azken sentsazioa; Hakum West erasoko hegalekoa, Faroe Uharteetan jokatzen duena eta datozen denboraldietarako Kiel talde alemaniarrarekin milioi askoko kontratua lortu duena, dira erasoari begira dituen baliabide garrantzitsuenetako bi.

Defentsako lana funtsezkoa izango da gipuzkoarrentzat. Atzealdean egindako jarduna azken irteeretan bezain kaskarra bada (partzial handiak jasotzen ari da minutu gutxiren buruan), bidasoatarrek aukera gutxi izango dituzte neurketa aurrera ateratzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Peña II vs Larrazabal

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena