14:44

Beste kirolak

SHERPA.AI AIZKOLARI TXAPELKETA

Julen Alberdi “Txikia IV.a”k eta Nerea Arrutik irabazi dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa

A. B. R | EITB Media

Nagusitasunez gailenduta jantzi dituzte txapelak. Aurkariak aise mendean hartu dituzte Bilbao Arenan jokatu den finalean.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Alberdi Txikia IV.ak eta Nerea Arrutik jantzi dituzte Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapelak. Bilbao Arenan jokatu den finalean aise nagusitu zaizkie aurkariei.

Gizonezkoen artean, lehia bizia izan da Julen Alberdi Txikia IV.a eta Mikel Larrañagaren artean lehenengo enborretan, baina finalak aurrera egin ahala, Alberdik abantaila hartu du. Azkoitiarrak nagusitasunez bereganatu du garaipena. 42 minutu eta 39 segundoko markarekin moztu ditu 4 kanaerdikoak, bi 60 hontzakoak eta 4 oinbikoak.

Bigarren postua Eneko Otañorentzat izan da (45'15"), eta hirugarren bukatu du Mikel Larrañagak (46'06'') amaiera luze egin zaiolarik. Garaipenarekin, Txikia IV.ak Iker Vicente azken bi urteetan irabazle izan denaren lekukoa hartu du.

Emakumezkoei dagokionez, Nerea Arruti izan da jaun eta jabe hasieratik amaieraraino. Faborito nagusia lehen enborrean hasi da lehiakideekiko abantaila hartzen. Azkenean, 12 minutu eta 16 segundo behar izan ditu 45 hontzako lau enborrak mozteko.

Bigarren posturako lehia estuagoa izan da Uxue Ansorregiren eta Irati Astondoaren artean, baina, azken enborrean, Irati Astondoak Ansorregik izandako arazoa baliatu du bigarren postua lortzeko. Zeanurikoak 15 minutu eta 55 segundoko markarekin bukatu du lana, eta Ansorregik 17 minutu eta 52 segundo behar izan ditu.

Emakumezkoen artean, Arruti izan da Sherpa.ai Aizkolari Txapelketak izan duen bigarren garailea. Aurten euskal pentatloia ere irabazi duen urnietarrak Karmele Gisasola ordezkatu du Aizkolari Txapelketako irabazleen palmaresean.

Gizonezkoen Sailkapena:

1.    Julen Alberdi "Txikia IV": 42'39"

2.    Eneko Otaño: 45'15"

3.    Mikel Larrañaga: 46' 06''

4.    Ugaitz Mugerza: 48'47''

5.    Ibai Soroa: 1:02'02''

6.    Txomin Amundarain: 1:02'37''

Emakumezkoen Sailkapena:

1.    Nerea Arruti: 12'16"

2.    Irati Astondoa: 15'22"

3.    Uxue Ansorregi: 17'52"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena