00:34

Beste kirolak

BOXEOA

Kerman Lejarragak galdu egin du James Metcalfen aurka, puntutara

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Borrokaldi gogorra izan da, baina hiru epaileek aho batez eman dute boxeolari britainiarraren aldeko puntuazioa (97-94, 96-94 eta 96-95).

  • James Metcalf (ezk.) eta Kerman Lejarraga (esk.), borrokadian zehar.

    James Metcalf (ezk.) eta Kerman Lejarraga (esk.), borrokadian zehar. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kerman Lejarragak ezin izan du James Metcalf boxeolari britainarra gainditu ostiral honetan, superwelter pisuko WBA titulu kontinentala eskuratzeko borrokaldian.

Lehia gogorra izan da, eta ezerezean geratzeko itxura zeukan, nahiko parekatuta joan baita; alabaina, hiru epaileek Liverpooleko boxeolariaren aldeko hautua egin dute aho batez 97-94, 96-94 eta 96-95eko puntuazioa emanda.

Hartara, gaurkoa Lejarragak bere ibilbidean galtzen duen hirugarren borrokaldia da, lehenengoa duela hiru urte David Avanesian errusiarrarekin welter mailan bi aldiz jarraian galdu ondoren superwelterrerako jauzia eman zuenetik.

Emaitza horrek, gainera, munduko txapelketa lehiatzeko aukeratik urruntzen du Ibon Larrinagak entrenatzen duen borrokalaria; izan ere, aukera hori nabarmen sendotu izango zukeen euskal boxeolariaren lagun eta sparring ohia izan zen Metcalf mendean hartu izan balu.

Oso gogor joan den auzian, Kerman aurreko borroketan baino hobeto defendatzeko gai izan da, eta ingelesaren erresistentzia txikitzen saiatu da bere ezkerreko jab bereizgarria oinarri hartuta. Metcalfek, ordea, ondo jasan du zigorra, eta kolpe on batzuk joz errespetarazi du bere burua, Morgakoarengan mesfidantza sortuz.

Hamar roundera hitzartutako borrokaren erdia heldu denerako, oso zigortuak zituzten aurpegiak bi boxeolariek; alabaina, lehia aipatutako mugaren aurretik amaitzeko adinako kolpe sendorik bota gabe.

Lejarraga nagusi izan de tarteko fase baten ondoren, Metcalf osoago agertu da borrokaldiko azken txanpan, eta ziur asko horrek balio izan dio epaileen azken erabakia bere alde jartzeko, Bilbao Arenara bertaratu diren zaleen atsekaberako, haiek "Morgako Errebolberra"ren garaipena heltzea espero baitzuten. Aitzitik, ez da horrela gertatu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena