20:00

Beste kirolak

ERREGINAREN KOPA (FINALERDIAK)

Bera Bera Kopako finalik gabe geratu da (20-24)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehen zati parekatuaren ostean, Atletico Guardes gehiago izan da bigarren 30 minutuetan. Etxekoek hortzak estutu dituzte azken txanpan, baina azkenerako amestutako Erreginaren Kopa etxean irabazteko aukerarik gabe geratu dira donostiarrak.

  • Bera Bera vs Atletico Guardes

    Bera Bera vs Atletico Guardes. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak 20 eta 24ko emaitzarekin galdu du Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatu duen Erreginaren Kopako finalerdia. Donostian lehiatzen ari den txapelketa bereganatzeko faborito nagusiak ziren donostiarrak, baina ametsa gauzatu ezinik geratu dira ezustekoa eman duen Guardesen aurka. Izan ere, galiziarrek merezitako garaipena eskuratu dute, Da Silva Limaren eta Paula Arcosen goleei esker eta Miriam Sempereren geldituak tarteko (20-24).

Lehen zatia oso parekatua izan da. Etxekoak, euren zaleen babesean, neurketaren ekimena eramaten saiatu dira, baina Galiziako taldea sendo aritu da defentsa lanean, eta partidaren erritmoa ezarri du.

Gainera, erasorako baliabideak aurkitu ditu tarte horretan Guardesek, Pesoaren eta Paula Arcosen bidez. Azken horrek duen kalitatea aldarrikatu du datorren denboralditik aurrera bere zaleak izango direnen aurrean, Bera Berak dagoeneko fitxatuta baitauka.

Pontevedra taldea gehiago izan da bigarren zatian. Etxekoak, aldiz, golak ahalik eta azkarren lortzen tematu dira, baina estrategia horrek kalte egin die eta Guardesek bost goleko errenta bereganatu du (14-19) amaierarako 10 minutu ingururen faltan.

Hortxe geratu da erabakita finalerdia, galiziarrak eroso zeudelako eta Super Amara, berriz, trabatuta aurkariaren 6:0ko defentsaren aurrean.

Fitxa teknikoa:

20 - Super Amara Bera Bera: Maddi, Alice, Arrojeria (2), Oliveira Fernandes (5), Maitane Etxeberria (2), María O' Mullony (2), Gil (1), Menéndez, Boada (2), Laura Hernández (1), Cavo (1), Eli Cesáreo (2), Loidi (1), Polonio, Moreno (1) eta Ainhoa Etxeberria.

24 - Mecalia Atlético Guardés: Carratu, Mera, Calzado (2), Policarpo, Nieto (1), Lorena Pérez, Descalzo (1), Paula Arcos (5), Carla Gómez (2), Sancha, Pesoa (5), Sempere, Da Silva Lima (8), Moreno, Aroa Fernández eta Yaiza Alonso.

Epaileak: Zaragueta eta Oyarzun. Honako jokalari hauek kaleratru dituzte bi minutuz: Cesareo (2), Oliveira, Maitane Etxeberria (Bera Bera); Da Silva (Guardes).

Emaitza, bost minututik behin: 2-2; 4-5; 8-8; 9-8; 10-10; 11-12 –ATSEDENALDIA–-13-12; 13-16; 13-17; 17-20; 19-22; 20-24.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 15:10 - 17:30 ERREMONTEA | Berria txapelketaren finala
    20 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena