09:22

Beste kirolak

Gaur, 20:45ean

Bidasoa Irun - GOG partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

EITB Media

Irungo taldeak Danimarkakoaren aurka jokatuko du Artalekun, EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketa.

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irungo jokalariak, Jacobo Cuetara entrenatzailearenaginduak entzuten. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek GOG taldearen aurka jokatuko du gaur Artalekun, EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k, 20:45etik aurrera.

Euskal taldean, Jon Azkue ez da jokatzeko moduan izango. Kauldi Odriozolak oraintsu gainditu du kuadrizepseko zuntz-haustura txiki bat, eta Rodrigo Salinasen parte-hartzea zalantzan dago, min hartu baitzuen ezkerreko sorbaldan, Fraikin Granollersen aurkako Errege Kopako partidan.

Bestalde, GOG txapelketa irabazteko faboritoetako bat da. Taldeko izarra den Mathias Gidsel hegaleko jokalaria ez da Artalekun egongo, belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen otsailean, eta ez  dago argi Viktor Hallgrimsson atezain islandiarra jokatzeko moduan izango den.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 Zuzenean 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena