21:30

Beste kirolak

Eskubaloia

Barçak irabazi du Errege Kopa, bederatzigarrenez jarraian

EITB Media

Bartzelonak 30-26 gainditu du Fraikin Granollers Antequerako Fernando Argüelles pabiloian jokatu den finalean, Malagan.

  • Dika Mem Bartzelonako jokalariaren jaurtiketa baten irudia. Argazkia: Efe.

    Dika Mem Bartzelonako jokalariaren jaurtiketa baten irudia. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak irabazi du eskubaloiko Errege Kopa, bederatzigarrenez jarraian. Hala egin du igandean Fraikin Granollersi 30-26 irabazita.

Lehenengo zatian bisitariek hartu dute aurrea, lau tantoko errentarekin. Tarte horretan, Bartzelonak hainbat estualdi bizi izan ditu, baina, atsedenaldiaren ostean, Antonio Carlos Ortegaren taldeak makila hartu eta Granollers menderatu du.

Fitxa teknikoa:

30 - Bertzelona: Pérez de Vargas; Aleix Gómez (7, 5p), Mem (2), Fabregas (2), Petrus (2), N'Guessan (8) eta Ángel Fernández (2) -hasierako taldea- Maciel (ps), Janc (-), Martí Soler (-), Cindric (4), Makuc (-), Langaro (1), Ben Ali (2), Richardson (-) eta Ali Zein (-)

26 - Fraikin Granollers: Rangel Luan; Sergi Franco (-), Chema Márquez (8), Pol Valera (7, 1p), Antonio García (4), Adrià Martínez (1) eta Esteban Salinas (6) -hasierako taldea- Varela (ps), Edgar Pérez (-), Gurri (-), Álex Márquez (-), Armengol (-), De Sande (-), Rey (-) eta Amigó (-)

Markagailua bost minutuero: 1-2, 3-4, 7-7, 9-10, 10-12 y 11-15 (atsedenaldia) 15-17, 17-18, 21-18, 23-19, 26-23 y 30-26 (amaiera).

Epaileak: Andreu Marín eta Ignacio García Serradilla.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena