17:01

Beste kirolak

Urriaren 4tik 9ra

Euskal selekzioak Bizkaian jokatuko den Europako Padel Txapelketan parte hartuko du

EITB MEDIA

Lehiaketa urriaren 4an eta 9an izango da, Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan. Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira txapelketako finalerdiak eta finalak.

0:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Padeleko euskal selekzioak urriaren 4tik 9ra bitartean Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du. Guztira 14 federazio izango dira bertan, tartean, Euskadikoa (FVP-EPF). Guztira, Bizkaiko zazpi herritako zazpi klubetan egongo dira partidak, finalerdiak eta finalak Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok ostiral honetan egin den ekimen horren aurkezpenean parte hartu du. Redondok euskal selekzioa txapelketa horretan ofizialki lehiatzearen garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian, eta gogoratu du hil bateko epean nazioarteko hiru txapelketa egingo direla Euskadin, eta bertan euskal selekzioak ofizialki parte hartuko duela (padela, sokatira eta kayak surf).

Denetara, 300 padel partida baino gehiago jokatuko dira: gizonezkoen Europako 14 selekzio eta emakumezkoen 9 lehiatuko dira. Binakako Europako Txapelketa ere jokatuko da, gizonezkoen 60 bikoterekin eta emakumezkoen 36 bikoterekin.

Jorge Peñin Euskadiko Padel Federazioko presidenteak adierazi duenez, "Kirol ekitaldi hau plataforma bikaina da gure jokalariak kontinenteko onenekin neurtzeko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena