14:35

Beste kirolak

Sotxi 2014

De la Cuesta eta Rojo, lehenengo postuetatik urrun

Erredakzioa

Paul de la Cuesta 28.a izan da jaitsiera proban, eta Imanol Rojo 50. postuan geratu da skiathlonen.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paul de la Cuesta donostiarrak Neguko Olinpiar Jokoetan debutatzen lehena izan da euskal kirolarien artean, eski alpinoan. Kirolariak ez du 15 lehenengoen artean sailkatzeko helburua bete, eta 28.a izan da jaitsiera proban. Donostiarrak, hala ere, Vancouverren lortutako emaitza hobetu du (32.a izan zen).

Matthias Mayer austriarrak irabazi du urrea jaitsieran, Christof Innerhofer italiarraren eta Kjetil Jansrud norvegiarraren aurretik.

Imanol Rojo, bestalde, 50. heldu da 15na kilometroko proban estilo klasikoan eta librean, iraupen eskian edo krosean. Suitzako Dario Colognak irabazi dio azken esprinta Marcus Hellner suediarrari, emozioz beteriko lasterketan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena