Beste kirolak
Neguko Olinpiar Jokoak
Erredakzioa
Donostiarrak, eski alpinoan, eta tolosarrak, krosean, Neguko Olinpiar Jokoetako lehenengo probak lehiatuko dituzte. Lucas Eguibar otsailaren 17an egingo du debuta.
Su olinpikoa, Sotxiko negua berotzen. Argazkia: EFE.
Informazio gehiago (1)
Paul de la Cuesta eta Imanol Rojo euskal kirolariek igandean egingo dute debuta Neguko Olinpiar Jokoetan. Lucas Eguibar otsailaren 17an arituko da lehenengo aldiz.
Eski alpinoan, De la Cuestak igandean hartuko du parte jaitsiera proban, 8:00etan. Donostiarra 51.a izan zen azken Neguko Jokoetan, Vancouverren. Iaz, 33. geratu zen, jaitsiera proban, Schaldmingen (Austria) izan ziren Munduko Txapelketetan.
Imanol Rojo ere, krosean, igandean arituko da lehenengo aldiz. 11:00etan hartuko du parte, 15 km klasiko eta 15 km libre skiathlon proban.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa