Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

19:58

Arrauna

Ofiziala

Euskotren Ligak 8 lehiakide izango ditu

EITB MEDIA

Aldaketa 2023. denboraldian egingo da eta Galiziako bi traineru izango dira bertan.

  • ACTko batzarra

    ACTko batzarra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskotren Ligako lehiakide kopurua handitzeko ACTko partaideek Zuzendaritzak egindako proposamena onartu dute. Egun, lau traineruk hartzen dute parte emakumezkoen lehiaketan, denak gipuzkoarrak, eta 2023. denboralditik aurrera, zortzi lehiakide izango dira. 

Bazkideek onartutako aldaketa honekin lehenengo hiru denboraldietan lehiaketako bi parte-hartzaile Galiziako Ligakoak izango dira.

Euskotren Ligako parte-hartzaileek izen-ematerako unean kuota bat ordaintzea ere onartu dute eta 2022 eta 2023 denboraldietako emakumezkoen lehiaketaren PlayOff formatua onartzeko eskatu dio urtarrileko Batzarrari.

ACTko bazkideek estropaden antolaketan soilik eragina izango duten aldaketak onartu dituzte. Azkenik, ALNren (Asociación Liga Noroeste) eta ACTren artean indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenaren luzapena ere onartu da, 2022ko abenduaren 31ra arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena