11:26

Irratia

Audientzia

441.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

EiTB

Radio Euskadirekin 181.000 entzulek egiten dute bat, eta Euskadi Irratiarekin, 124.000 entzulek.

  • Irratia

    Irratia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 441.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, maiatzaren 24an, argitaratu dituen emaitzen arabera.

Hartara, Radio Euskadirekin 181.000 entzulek egiten dute bat, CIESen urteko lehen neurketaren emaitzetan agertzen denez.

Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak 124.000 entzule lortu ditu, Gaztearekin 89.000 entzulek egiten dute bat eta EiTB Musikak 25.000 entzuleren markari eutsi dio.

Horrez gain, Radio Vitoria 22.000 lagunek entzuten dute astegunetan.

1.072.000 ikusle eta entzule EiTBrentzat

Telebistari dagokionez, 643.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutakoaren arabera. Hartara, astelehenetik igandera EiTB taldeak 1.072.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena