11:46

Irratia

Audientzia

343.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren urteko lehenengo neurtaldiaren arabera

EiTB

128.000 entzule ditu Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak, berriz, 104.000 entzule, astelehenetik ostiralera.

  • Irratiko estudio bat

    Irratiko estudio bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 343.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik ostiralera bitartean EAEn eta eragin esparruan. EGM Estudio General de Mediosek asteazken honetan (apirilak 10) eman ditu jakitera 2019ko lehenengo neurketaren emaitzak.

Euskarazko irratien artean, orobat Euskadi Irratiak, 104.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera EGMren lehen neurtaldian eta Gazteak 78.000 entzulerekin egin du bat. EiTB Musikak, berebat, 24.000 entzule erdietsi ditu astegunetan.

Radio Euskadiri dagokionez, 128.000 entzule eskuratu ditu. Radio Vitoriak, berriz, 11.000 entzule ditu, astelehenetik igandera.

1.063.000 ikusle eta entzule EiTB Taldearentzat

EiTB Taldeak, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera, 1.063.000 ikusle eta entzule lortu ditu EGMren arabera. ETBk 744.000 ikus-entzule erdietsi ditu egunero.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena