Faktoria
EH Bilduko europarlamentaria
EH Bilduko europarlamentariak ikuskizun lotsagarritzat jo du Teresa Riberaren aurka Espainiako PP Europako Parlamentuaz egin duen erabilpena eta salatu du atzean dagoen eztabaida dela ea ultraeskuinari ezarritako osasun gerrikoari eusten dioten edo Europako PPk haiekin lanean bete betean hasten den.
Pernando Barrena Euskadi Irratian
EH Bilduko europarlamentaria kezkatuta azaldu da Europar Batasuna eta Mercosurren arteko balizko merkataritza akordioaren aurrean: "Gure lehen sektoreari kalte handia egingo dio", besteak beste, "inportazioetan bertako ekoizleei exijitzen zaizkien baldintzak ez zaizkie eskatzen kanpokoei eta hori latza da".
Pernando Barrenak salatu du PP-k Espainiako politika domestikoaren luzapen gisa erabili duela Europako Parlamentua, Teresa Ribera trantsizio ekologiko eta presidente orde izendatzearen aurka ekitean. Baina jakinarazi du europarlamentarien artea oso zabalduta dagoela erabilpen politiko horren aurkako kritika: "funtsean dagoen arazoa da eskuin muturrari jarri izan zaion hesia mantentzen den ala PP-k haiekin lanean hasten den bete betean. Gero eta arazo gehiago dituzte sozialdemokratek eta popularrek, historikoki osatu duten gehiengoari eusteko eta Trumpen garaipenak are kobertura gehiago eman dio (Europako) ultraeskuindarren planteamenduei".
Hain zen, Trumpek irabazi eta gero, Europak erabaki "handiak" hartu behar dituela iritzi dio Pernando Barrenak,"burujabetza estrategikoa landu behar du Europak baina horrek ez du zerikusirik Estatu Batuen segidismoa egitearekin eta NATOren partaide izatearekin". Europak munduan jokatu nahi duen paperaz hausnarketa sakona egin behar duela adierazi du EH Bilduko europarlamentariak: "nazioarteko harremanetan kolaborazio esparruak bilatu behar ditu eta ez beste bloke ekonomiko-politikoak etsaitzat hartu. Europa soziala, elkartasunarena izan beharko luke".
Migrazio politiketan Europak atzera pausoa eman dituela nabarmena da, Barrenarentzat eta aldarrikatu du sarrera-irteerak modu ordenatuan egin behar badira ere, oinarrizkoena dela argi izatea giza eskubideen errespetua, migratzeko eskubidea eta Europak berak migratzaileen jatorrizko herrialdeekiko duen zorra historikoa. Datorren astean Kanariar uharteetara doazela ere jakinarazi du, bertako egoera bertatik bertara ezagutu eta Europako parlamentuak neurriak proposatu ahal izateko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/23
portobello 105:32
2024/11/23
Amarauna 22:02
2024/11/23
Amarauna 6:03
2024/11/23
Amarauna 21:18
2024/11/23
Amarauna 25:32
2024/11/23
Hiru erregeen mahaia 235:28
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa