Faktoria
EHUko errektore gaia
P.G. | EITb Media
EHUko errektoretzarako hautagai izango dela iragarri ondoren "Faktoria"n izan da, eskaini duen lehen elkarrizketan. Irakasle, ikertzaile eta unibertsitateko langileen lan baldintzak hobetzea eta eskaintzen diren zerbitzuak hobetzea aipatu ditu bere proiektuaren ardatz gisa.
"Ahalik eta erraztasun gehien gehien eman behar dizkiegu ikasleei kalitatezko hezkuntza jasotzeko"
Urte amaieran egingo da Euskal Herriko Unibertsitatean errektorea aukeratzeko bozketa. Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidean doktoreak duela egun gutxi aurkeztu du bere hautagaitza errektoretzarako, "azken bi urtetan zuzendaritza taldetik nolabait urrun" sentitu delako eta aldaketabaten beharra somatu duelako. Azpimarratu du ez duela esan nahi oraingo taldea gaizki ari denik baina bai uste duela "beste modu batera egin daitekeela eta unibertsitateak hobeto egin dezakeela, esate batera irakasleak eta langileak orohar ondo zainduta sentitu daitezen".
Bengoetxeak defendatu du edozein unibertsitearentzat proiektu ezberdinen arteko eztabaida aberasgarria dela: "Badira 20 urte hautgaitza ezberdinen arteko eztabaidarik ez dela izan", esan du eta onartu du aurreko urtetan berak lan egin duela hautagaitza bakarra aurkezteko korrenteen arteko adostasuna lortzeko; "hautagaitza bakarrak ordea pentsamendu bakarra suposatu dezake eta horrek ez du jendea animatzen kudeaketara jauzi egitera".
Irakaslegoaren prekaritatearekin amaitzea eta kontratazio baldintzak berraztertzea defendatu du eta finantzioazioa areagotzea ezinbesteko jo du, "lege organikoak aurre ikusten duen %1 hori eman behar zaio Unibertsitateari, horrek emango du aukera ikerkuntza eta teknologian aurrera egiteko". Ez ditu baztertu halaber, enpresa edo beste erakundeekin elkar lanean beste aliantza batzuk egitea ikerketa proiektuak garatu ahal izateko.
Joxerramon Bengoetxeak azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gizarteari egiten dion ekarpena goraipatu du: "enplegugarritasunari begiratu behar zaio bai, oso garrantzitsua da baina Unibertsitateak baditu bestelako intangibleak, oso garrantzitsuak, ezagutzari, zientziari, euskarari... jakintzari egiten dien ekarpena oso handia da".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/22
zidorrean 52:56
2024/11/22
Norteko Ferrokarrila 52:52
2024/11/22
Arratsean 51:57
2024/11/22
Mezularia 185:44
2024/11/22
Baipasa 175:17
2024/11/22
Arratsean 46:35
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa