10:56

Faktoria

transexualitatea

... eta transizio bidea korapiltzen bada?

Jone LArrañaga | EITb Media

Trans gisa aitortzen diren nerabeen errealitateen atzean beste arazo batzuk egon litezkeela eta prudentzia eskatu dute hainbat gurasok. Trantsizio bidea haien atzetik, baina eskua luzatuz egitearen beharra azpimarratu dute, berriz, Naizen elkartetik.

  • .

    .

    29:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ane 18 urteko transexual baten amaren testigantza jaso du "Faktoria"k. Etxean ikusitakotik dio berak, hainbatetan, arazoak dituzten gazteek trans gisa aitortuz aurkitzen dutela irtenbide bat.  Baina inguruak kutsatuta erreakzionatzen dutela eta beste zailtasun edo gaisotasun batzuk ezkutatu ahal direla horren atzean; transizioak konpontzen ez dituen arazoak. Horregaitik eskatzen dute zuhurtzia transizio bideari ekin aurretik.

Iban Onaindia psikologoak ezagutu du halako kasuren bat baina azpimarratu du, pertsona bakoitza mundu bat dela, eta gaztea ondo laguntzearen beharra azpimarratu du. Ildo horretik mintzatu da, baita ere, Aingeru Mayor sexologo eta Naizen elkarteko kidea. Mayorrek azaldu du %1 edo %2a izan litezkeela transizioan atzera egitea erabakitzen dutenen kopurua. Gazteek erabakitzen dutena errespetatuz, haien atzetik pauso batera baina eskua luzatuta laguntzearen beharra azpimarratu du berak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena