08:26

Faktoria

Trans gazteen harrera

Bilboko Ibarrekolanda institutua, trans gazteen oasia

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Trans Legearen behin betiko testua eztabaidatzen ari diren honetan, Bilboko Ibarrekolanda institutuko errealitatea ezagutu dugu. Pedro Zuberogoitia ikastetxeko zuzendaria, eta Josh Maldonado ikasle ohia gonbidatu ditugu gurera, eta, batez ere, ahoz ahokoaren ondorioa izan dela aitortu digute.

  • LGTBI+ ikurra

    LGTBI+ ikurra

    14:51 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Ibarrekolandako institutuan, gainerako zentruekin alderatuta, esanguratsua da trans ikasleen kopurua Pedro Zuberogotia ikastetxeko zuzendariaren arabera. Dauden lekura nola iritsi diren azaldu digu Zuberogoitiak, eta Batxilergo artistikoa eskaintzeak eragina izan duela aitortzen duen arren, ahoz ahokoa ezinbestekoa izan dela ere gaineratu du.

Gainera, lehen pertsonan institutuan ikasle bizitza izan duen Josh Maldonado ere elkarrizketatu dugu, eta irakasle taldearen aldetik jaso duen babesa goraipatu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena