10:40

Faktoria

ARKAITZ ANTIZAR - CCOO

Antizar:"Osakidetzarena larria da, baina zoritxarrez ez da berria: zuzendaritzak alde bakarrez jokatzen du"

EIDER ARANBERRI | EITb Media

Euskadiko CCOO sindikatuko bozeramailearen arabera, mahai sektorialean ere bizi dute Osakidetzaren alde bakarreko jarrera. Informazioa falta da Osasun Sailaren partetik, eta Euskadiko zerbitzu publiko garrantzitsuenetakoa den moduan, behar duen garrantzia emateko politikak zuzendu behar dira.

  • Arkaitz Antizar

    Arkaitz Antizar

    21:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arkaitz Antizar Euskadiko CCOOko bozeramailearen arabera, "oso larria" da Osakidetzan gertatzen ari dena, baina "zoritxarrez" ez da berria: "mahai sektorialean ere gertatzen da. Osakidetzaren zuzendaritzak alde bakarrez jokatzen du. Negoziazio errealik ez badago, ez badago negozitzeko biderik, mahaitik altxa egingo gara edo ez gara bileretara joango. Ez da posible mahai sektorialera joateko deia luzatu eta joaten garenean Osakidetzaren jarrera alde bakarrekoa izatea".

Antizarrek nabarmendu du sentipen hori orokorra dela eta langileek ere salatzen dutela Osakidetzako zuzendaritzaren "jarrera autoritarioa". Osasun sailaren aldetik falta den informazioa salatu du Antizarrek, eta auzi hau konpontzeko bidea zein izango litzatekeen zehaztu du: "profesionalei eta langileei entzun egin behar zaie, eta Osakidetza Euskadiko zerbitzu publiko garrantzitsuenetakoa den moduan, behar duen garrantzia eman eta horretarako politikak zuzendu behar dira. Ezin da pribatizazioara jo".

Hezkuntza lege berriari dagokionez, bestalde, kritiko azaldu da CCOO sindikatuko bozeramailea "hezkuntza publikoa ez delako erdigunean jarri". Antizarren arabera, legearen zirriborroak ez dizkio segregazioari mugak jartzen eta itunpekoari "gehiegizko garrantzia" ematen zaio, baina, edonola ere, pasa den asteko greban parte ez hartzea erabaki zuten, aurre proiektua aldatzeko aukera dagoela ikusten dutelako: "tartea dago gauzak aldatzeko. Aurre proiektuaren muina aldatu behar da hezkuntza publikoa erdigunean jartzeko, eta hori ardatz transbertsal gisa hartu behar da".

Azkenik, Bizkaiko metalgintzako pasa den asteko grebaren balorazio "oso positiboa" egin du CCOO sindikatuak: "langileak kalera irten ziren eta lan zentroak geldiarazi zituzten. Horrek esan nahi du langileek aski dela esan dutela eta mobilizatzeko prest daudela FVEM patronalak ez baditu proposamen zehatzak mahai gainean jartzen". Antizarren arabera, patronalaren azken proposamenak ez zuen langileen eros ahalmena bermatzen eta beste baldintza batzuk ez zituen proposatu ere egin. Horregatik, espero dute aste honetan edo hurrengo astean bi aldeak biltzen direnean patronalak "proposamen serioak" jarriko dituela mahai gainean. Antizarrek Ertzaintzaren jarrera "bortitza" salatu nahi izan du: "greba eskubidea aldarrikatzen ari ziren modu baketsuan eta zaurituak eta atxilotuak egon ziren. Bortizkeria hori ezin da jasan langileen partetik" .

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena