10:09

Faktoria

Europako Batasuna

Herman Van Rompuy: "Ukrainaren burujabetza onartu ezean, ez dut uste negoziazioak aurki izango direnik"

JOne LArrañaga | EiTb Media

Europako Kontseiluko presidente ohiak elkarrizketa eskaini dio Euskadi Irratiari, Bilbora egin duen bisitan. Gerraz, krisiaz eta Eskoziaz ere aritu da: "Europako Batasunak ezin ditu estatu-kide gisa onartu herrialde nagusitik legez eta konstituziotik kanpo banandutako herrialdeak.

  • Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente ohia, Iñaki Guridirekin hizketan

    Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente ohia, Iñaki Guridirekin hizketan

    16:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente ohiak ez du uste Ukrainako gerrari konponbidea jartzeko negoziazioak aurki etorriko direnik. Bilbora egin duen bisitaldian Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du Ukrainak ezin duela onartu bere lurraldearen zati bati uko egitea. "Guztiok nahi dugu bakea izan dadin, baina bake zuzena, bidezkoa. Ukrainako estatu burujabearen osotasuna aitortuko duen bakea", esan du. Alde horretatik ez du ikusten Europako Batasuna krisi kontestutik aterako denik baina pozik agertu da balio izan duelako honek Errusiarekiko "estrategikoki autonomo" bihurtzeko. "Lezio latza ikasi dugu", adierazi du.

Berak kudeatu zuen finantza krisiarekiko desberdintasunak azpimarratu ditu eta onartu du hainbat herrialderi gehiegi eskatu ziotela 2010eko hamarkadan. "Oraingoan austeritateak ez dakar konponbiderik. Dirua gastatu behar dugu jendeari negua pasatzen laguntzeko", gaineratu du.

Eskoziaz ere mintzatu da Europako Kontseiluko presidente ohia. Iritzi dio Eskoziak arazo bat izango duela Europako Batasunarekiko erreferendumaren bideari ekiten badiote: "Europako Batausnak ezin ditu estatu-kide gisa onartu herrialde nagusitik legez eta konstituziotik kanpo banandutao herrialdeak".

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena