14:08

Faktoria

Korrika

Ane Elordi: "Hasi gara Korrikak izango duen mezu orokorra zehazten"

Karmele Uribesalgo | EITb Media

Koordinatzaile berria du Korrikak. Ane Elordik hartu du Asier Amondok pasatako lekukoa, eta hasi dira jada 23. edizioa prestatzen. 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute, eta Baionan amaituko da.

  • Ane Elordi

    Ane Elordi

    14:00 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ane Elordi zornotzarra da Korrikaren koordinatzaile berria, eta "Faktoria"ra gonbidatu dugu ardura berriaz hitz egiteko. Aitortu digu "izugarrizko pisua" duela Asier Amondok pasatu dion lekukoak. Hala ere, gogotsu hartu du erronka berria.

Kazetaritza ikasketak egin zituen Elordik, eta 2015an hasi zen AEKn euskara eskolak ematen. Horrez gain, Berbalagun ekimenean aritzen da. Korrikan ere hainbat ardura izan ditu. Aurtengo edizioan, komunikazio lantaldeko kidea izan da, eta aurrekoan, furgoneta gidari izan zen.

2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo dute Korrikaren 23. edizioa. Aurtengoa "erraldoia" izan bada, hurrengoa "are handiagoa" izatea espero du Elordik. Komentatu digunez, ari dira jada prestaketa lanetan; besteak beste, mezu orokorra zehazten ari dira, eta aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzea ere ari dira aztertzen.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena