14:21

Faktoria

Alkizako Sormenaren Beka

Etxeko zabor organikoarekin egindako biomaterialak eta gaztaina eta basoko landareekin egindako bitxiak

Ane Albisu | EITb Media

Mirari Errondosorok materia organikoarekin egin dituen oihal eta biomaterialak erakutsi dizkigu eta Laia Varelak basoko gaztaina eta landareekin egindako bitxiak. Biak Alkizako Sormenaren Beka irabazita ari dira euren sorkuntzak garatzen.

  • Mirari Errondosoro eta Laia Varela

    Mirari Errondosoro eta Laia Varela

    21:07 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mirari Errondosoro joskintza alorreko Kimuri proiektuagatik ezagutzen genuen eta Alkizako Sormenaren Beka eskuratu zuen "Bizia berpiztu" izeneko proiektuagatik. Zaborretara botatzen ditugun materia organikoekin biomaterialak ari da sortzen. Osinez, platano azalez, arrautza oskolez, mahats patsez eta hainbat landare eta fruituz egindako biomaterialak erakutsi dizkigu Faktorian. Erabilpen asko izan ditzakete eta horien inguruan ari da orain ikertzen.

Laia Varela luxuzko bitxigile gisa ezagutzen genuen eta Alkizako Sormenaren Beka irabazita, basoko gaztaina eta landarez egindako bitxiak hartuta etorri zaigu. Gaztainaren prozesuak pertsonaren hainbat egoera eta prozesurekin duen antza izan du inspirazio iturri.

Abenduaren 22an Alkizan erakutsiko dituzte euren sormenak, baita elkarrekin batera egindako lanen bat ere. Guk aurrez ikusteko eta ezagutzeko aukera izan dugu eta eskertuta gaude.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena