09:47

Faktoria

Espainiako ikerketa saria

Arkaitz Carracedo: "Orain 25 urte batzuk ahalegindu zirelako dugu hemen ikerketa maila goi mailakoa"

Jone LArrañaga | IETB Media

Minbiziaren metabolismoa ulertzeko egindako goi mailako lanagatik, biologia arloko 'Margarita Salas' saria eman dio Espainiako Gobernuak CIC-Bioguneko Ikerbasque ikerlariari.

  • Arkaitz Carracedo

    Arkaitz Carracedo

    4:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pozik eta erantzunkizunez jaso du Arkaitz Carracedok biologia arloko 'Margarita Salas' saria. Aitortza handia dela esan du eta balioko duela egiten ari diren ikerketei bultzada emateko eta batez ere, etorkizuneko ikerlari gazteak bultzatzeko. Azpimarratu du Euskal Herriak goi mailako ikerketa egiteko duen boterea, orain 25 urte, "horretarako indarra, esfortzua eta gogo handia jarri zutenei" zor diola. "Eskertuta gaude", gaineratu du, "horren islada garelako eta orain guri dagokio ondorengo belaunaldiek har dezaten ardura hori".

Minbiziaren zelulen metabolismoa ikertzen dihardu Carracedok terapia berrietarako ikerbideak zabaltzeko helburuz. Sariaren jakinarazpenak Suitzan harrapatu du, hain zuzen eren, minbiziaren metastasiarekin lotuta Europako Batasunaren baitan egiten ari diren ikerketa baterako lan bilera batean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena