12:21

Faktoria

MATEMATIKA ETA UNIBERTSITATEA

Juncal Arbelaiz: "Makina sistema handiek elkarren artean talde gisa funtzionatzeko lanean ari naiz"

MIkel Yarza | EITb Media

Juncal Arbelaizek, 30 urteko euskal ingeniariak, zientzia munduko talentuak aitortzen dituen Schmidt Science Fellow beka jaso du. Urtero 100.000 dolarreko saria baliatuko du robotika gaietan ikertu eta bere masterraren tesia garatzeko. Matematika aplikatuen inguruko azalpenak eman ditu 'Faktoria'n.

  • Juncal Arbelaiz

    Juncal Arbelaiz

    16:10 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juncal Arbelaiz irundarra Massachussetsen bizi da, AEBko Bostonen, MIT eta Harvard unibertsitateen inguruan. Munduko bi unibertsitate onenak dira horiek. Giro akademiko berezian eta lehen mailako irakasleen artean, Arbelaizen irakasle dira 20 Nobel saridunetik gora. Liburutegiak 24 orduz daude irekita eta hamaika aukera daude ikerketan lan egin eta goi mailako lankidetzak estutzeko.

Matematika aplikatuak eta adimen deszentralizatua dira Arbelaizen ikerlanaren ardatza. Makinak edo sistema handiak elkarren artean nola komunikatu, hori aztertu eta erraztea da bere helburua. Eskala handiko makinek talde gisa funtzionatzea. Matematika aplikatuek robotetan eta sare elektrikoetan pisu handia dute, baina baita gure egunerokoan ere, horren eta AEBetako zirkulu akademikoen berri eman du Arbelaizek Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena