11:05

Faktoria

Atunontziak atxikita Senegalen

Jesus Mari Amunarriz, arrantzalea: 'Etsita gaude, egunak aurrera egin ezinik, esperantza alerik gabe daude'

Oihane Yustos | EITb Media

Urtarriletik Senegalen, Dakarreko portuan, atxikita daude 4 euskal atunontzi. Senegalek Europako Batasunarekin sinatuta duen arrantzarako akordioa hautsi du, eta ez die atunak harrapatzeko lizentzia berritu. 5 hilabete daramate 4 ontzien jabeek eta langileek zer gertatuko den ez dakitela.

  • Senegalen atxikita dauden 4 euskal atunontzietako arrantzaleak

    Senegalen atxikita dauden 4 euskal atunontzietako arrantzaleak

    8:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kezkatuta, etsita eta itxaropena galduta daude Dakarren atxikita dauden 4 atunontzietako langile eta jabeak. Hondarribiko Berriz San Francisco, Getariako Iribar Zulaika eta Bermeoko Pilar Torre eta Corona Del Mar ontziak dira. Urteak daramate atuna kainaberaz arrantzatzen Senegalgo uretan baina aurten Senegalgo Gobernuak ez die lizentzia berrito. "Ez dakigu zergatik" esan du "Faktoria"n Ibon Errazkinek, Iribar Zulaika ontziko armadoreak. "Senegalek ez duela akordioa sinatzen, hori da dakigun bakarra" gaineratu du Jesus Mari Amunarrizek, Hondarribiko Berriz San Franciscoko arrantzaleak.

Dakarren dago Jesus Mari, jota dagoela aitortu du , "itxaropenik gabe, babesik gabe sentitzen dira". Bakarrik utzi dituzte Dakarren, Europako Batasunak ez du behar adina bultzatu Senegal akordioa berritu dezan, eta ez dakite zer gertatuko den, "horrela ezin dugu luze iraun" dio Amunarriz arrantzaleak, "sosak lapurtu dizkigute", gastuak ez direlako 5 hilabetean eten. Marinelak senegaldarrak dituzte, urtetan ezagutu dituztenak "gurasoak hasi ziren, orain semeak eta eurak ere kezkatuta daude, familia batean batek bakarrik lan egiten duelako eta soldata hemendik ateratzen duelako". Erakunde publikoen esku-hartzea eskatzen dute lau atunontzietako ordezkariek.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena