11:45

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Zure bizitza osorako elikagai bakar bat aukeratu behar bazenu, zein izango litzateke?

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Iker Markinez sukaldariak tipula aukeratu du bizitza osorako elikagai gisa. Entzun proposatu dizkigun errezetak!

  • Tipulak

    Tipulak

    10:43 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jolasa proposatu diogu Iker Markinezi, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariari "Faktoria"n. Zein elikagai aukeratuko zenuke bizitza osoan, egunero, otordu guztietan jateko? Oinarrizko bi osagai, irina eta arrautza, ere erabil ditzakegula kontuan hartuta, tipula izan da Markinezek aukeratu duen elikagaia, aukera emango digulako bai pixxak, nahaskiak edo tipula zopa bera ere egiteko!

Errezeta

-Moztu bi tipula juliana eran, fin-fin. Olio txorrotada batekin eta gaztarekin erregosi (olio gutxi). Karamelizatu.

-Beste bi tipula egosten jarri lapiko handi batean egosten.

-40 minutuz erregosi tipula, eta ondoren, tipula salda osoa, ur eta guzti, bota erregosiaren gainean.

-Irakin beste 10-15 minutuz.

 -Grazi pixka bat emateko. Ogia xigortu pixka bat labean. Gazta jarri gainean, gratinatu labean, eta zopari gehitu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena