cerrar buscador

Faktoria | EiTB Euskadi Irratia

Faktoria

10:49

Faktoria

Ukrainako gatazkaz

Ukraina: erraldoien jokoan harrapatuta

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Errusiako armadak ia hamarkada bat eman du Ukrainaren atarian, baina presio militarra areagotzeak inbasioaren beldurra piztu du. Anastasiya Tarashenko, ukrainar euskaldundua: "Senarra frontean egon da eta berriz ez joatea eskatu diot".

  • Ukrainar soldaduak

    Ukrainar soldaduak

    29:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako mugatik kilometro gutxira, 120.000 soldadu pilatu ditu Errusiak, misil jaurtigailuak eta konbaterako ibilgailuak; eta, bestaldean, batalloi, gerraontzi eta ehiza-hegazkinak ugaritu ditu NATOk. Ukraina ekialdea gerran da 2014az geroztik, baina presio militarra handitzeak inbasio errusiarraren beldurra piztu du. Txernobilgo Umeen Elkartearen eskutik euskaldundutako urkrainarra da Anastasiya Tarashenko: "Senarra frontean egon da, jendea hil egiten dute bertan, eta berriz ez joatea eskatu diot". Euskadi Irratiko "Faktoria"n elkarrizketatu dute eta, harekin batera, Anghelina Drozd: "Nik osaba izan dut Donbaseko frontean, eta tiro artean ikusi ditu hildakoak". Biek ala biek egin dute Valdimir Putin krisiaren erantzule.

Ukraina hobeto ulertzen lagundu digu, segidan, Ane Irazabal EITBren Kieveko bidali bereziak: "Independentiza lortu zuenetik batasun-irudia munduratu nahi izan du Ukrainak, baina errealitatea konplexua da, Errusiarekiko harreman estuak dituztelako eta desagertuko ez den gutxiengo errusiar bat". Estrategikoki inguratuta dagoela azaldu digu, eta ekialdetik, hegoaldetik eta iparraldetik egin dezaketela eraso Errusiako soldaduek.

Iparraldeko sarbide nagusia Bielorrusia da eta bertan bizi den Irina Palubokek azaldu digu, "Ukrainako gatazkaren aitzakian", Moskuk Bielorrusia okupatu duela: "Tiro bakar bat bera egin gabe, Bielorrusia soldaduz bete du Kremlinak". "Vladimir Putin ez da presidente errusiarra, sobietarra baizik", erantsi du Karina Scheifer kazetari errusiarrak: "1991an gaudela uste du oraindik, eta garaiko erretorika baliatzen du Errusian dugun pobrezia estaltzeko".

"AEBk erasora joko lukete Errusia Kubara helduz gero"

Gatazkaren analisi geopolitikoa egin digute, azkenik, Mikel Reparaz EITBren nazioarteko arloburuak eta Asier Blas EHUko Politika Zientzia saileko buruak. Biek ala biek jo dute "ulergarritzat" Moskuren jarrera eta Blasen nabarmendu du Estatu Batuek "gerrara joko luketeela" Errusiak soldaduak Kubara edo Mexikora bidaliko balitu. Ukrainaen posizio estretagikoaz aritu dira bi adituak, Errusiarekiko harremanez eta etorkizunerako elkarbizitza-aukerez.

Iruzkinak

  • Azken audioak

    Audio gehiago

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena