11:06

Faktoria

Jon Redondo

'Kirol txartel bakarra, Laudio, Debagoiena eta Eskuinaldera zabaltzera goaz'

Bizkaiko ezkerraldeko proiektu aintzindaria 2020an zabalduko dute eta lau urte barrurako espero du Jaurlaritzak kiroldegi guztietarako sarbide bakarra jartzea erabiltzaileen eskura.

  • Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaria

    Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaria

    19:54 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko ezkerraldeko egitasmo aintzaindariak eman dituen emaitza onak ikusita, Jaurlaritzak Bizkaiko Eskuinaldera, Laudiora eta Debagoienera zabalduko du kirol txartel bakarra, datorren urtean. Inguru horietako erabiltzaileek euren herritako bazkidetzarekin erabili ahal izango dituzte gainerantzeko herrietako kirol azpiegiturak ere. Jarduera Fisiko eta Kirol Legearen aurreproiektuak aurre ikusten duen neurria da hori eta Legebiltzarrak legeak tramitatu eta onartu ondoren Euskal Autonomi Erkidego osora zabalduko da. 'Lau-bost urterako beharko luke prest', esan du gaur 'Faktoria'n Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendariak.

Maite Artolak egindako galderei erantzunez, bestetik azaldu du, Euskal Futbol Federazioarekin lanean ari direla 'Argentinaren pareko arerio bat bailatu ahal izateko'. Nabarmendu du zaleen artean ilusioa sortzeko moduko kontrarioa bilatu behar dela eta, horrezaz gainera, lehen mailako futbol taldeak inplikatu behar direla Selekzioa bultzatzeko.

Euskadi-Murias txirrindulari taldearen desagertzearen inguruan, arrazoitu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna gizarte politikak bultzatzea jarraitzen duela eta eutsi egingo diotela talde profesionalei laguntza ez emateko irizpideari. Aldiz, azpimarratu du erakundeekin lanean ari direla mundu mailako txapelketa handiak bertara ekartzeko apustuari helduta.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena