10:38

Faktoria

ALTSASU

'Ausardia eskatzen dugu esateko hau injustua dela'

Altsasuko gazteen senide Antxon Ramirez de Aldak, Amaia Amilibiak eta Idoia Goikoetxeak astakeriatzat jo dute Gorenaren epaia. Jasotzen ari diren elkartasuna eskertu dute.

  • Antxon Ramirez de Alda eta Idoia Goikoetxea, Altsasun.

    Antxon Ramirez de Alda eta Idoia Goikoetxea, Altsasun.

    30:16 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren biharamunean, Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n izan dira zigortutako Altsasuko zortzi gazteen senideetako batzuk: Antxon Ramirez de Alda (Adur Ramirez de Aldaren aita), Amaia Amilibia (Jon Ander Coben ama) eta Idoia Goikoetxea (Altsasukoak Aske).

Ramirez de Alda: "Mina egiten diguna zigorra da, eta esatea zigorra errespetatzen dutela baina ez gehiago; horrek ere mina egiten digu, izugarria. Guk ausardia eskatzen dugu esateko hau injustua dela. Denok errespetatzen dugu, baina injustua baldin bada, esan behar da".

Amilibia: "Kostatuko zaigu asimilatzea. Astakeria izan da hasieratik eta kolpe handiak jaso ditugu Justiziarengandik. Azala gogortu zaigu denoi, halabeharrez, bizirauteko".

Goikoetxea: "Altsasu oso egoera gogorra bizitzen ari da [...] Herri txikia gara, baina oso eskertuta gaude jendearekin, laguntzarekin eta elkartasunarekin".

Aurreratu dute mobilizazio bat egingo dutela aurki, epaiarekin ados ez daudela erakusteko. Gorenaren erabakiaz, Javier Ollo Altsasuko alkateak 'Faktoria'-n adierazi du "neurririk gabeko sententzia" dela.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena