14:58

Faktoria

Bertsolaritza

Joxerra Gartziatik Eider Perezera, 'Hitzetik Hortzera'k 30 denboraldi

Maleta gorri batekin hara eta hona ibiliko da Eider Perez igandero Hitzetik Hortzeran. Zer sartuko ote du Joxera Gartziak maleta horretan?

  • Joxerra Gartzia eta Eider Perez, Hitzetik Hortzerako aurkezleak

    Joxerra Gartzia eta Eider Perez, Hitzetik Hortzerako aurkezleak

    24:49 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Hitzetik Hortzera'k 30 urte. 1988ko abenduaren 30ean emititu zen lehen atala Euskal Telebistan eta Joxerra Gartzia izan zen aurkezlea 35 urterekin. Filosofian eta kazetaritzan lizentziatua.  ‘Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesiaren egilea’. Publizitatea irakatsi du urtetan EHUn. Lehen HH saio haren testuingurua: Sebastian Lizaso zen EHko txapelduna eta hurrengoa Jon Lopategi izango zen. Lehen saioan Basarri izan zuten platoan, Andoni Egaña eta Imanol Lazkano txerri hiltzeari bertsotan, Sorozabal eta Loidisaletxe Gipuzkoako bertsolari txapelketan. Orduko bertsolari gazteak haiek ziren. Andoni Egañak 27 urte zituen Hitzetik Hortzera sortu zenean. Mitxelena hil berria zen eta Haren eta Txomin Garmendiaren bertsoak eskaini ziren lehen atal hartan.   

30 urte eta gero, datorren igandean hasiko da Hitzetik hortzeraren denboraldi berria. Eider Perez Martinez aurkezle duela. Bere bigarren denboraldia da hau. Euskal Filologian lizentziatua, eta literaturan eta antzerkian ere hainbat proiektutan dabil lanean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena