12:15

Faktoria

Itxaso Atutxa, EAJ

'Atzera egin eta dekretu berria egiteko prest gaude'

EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du ez zaiela axola atzera pausoa eman eta sozialistekin adostutako araua onartzea.

  • Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea

    Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea

    24:48 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko EAJk ez du 'atzera egin eta horrenbeste ika-mika piztu duen zerga legea berridazteko arazorik'. Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, 'Faktoria' albistegian egin du zehaztapena, Aldundian bazkide duten PSEk publikoki bere haserrea adierazi ondoren. Atutxaren hitzetan, 'ez zaigu ardura atzera pausoa eman eta sozialistekin adostutako araua onartzea'. Baina, Bizkaiko jeltzaleen buruak ukatu du PSEko Idoia Mendiak leporatu dien 'zintzotasun falta', aspalditik jakina baitzen, Atutxak gaineratu duenez, aldaketa zetorrela.

2020ko aurrekontuak

2020.ko aurrekontuen negoziazioen harira, Elkarrekin Podemosen babesa 'ez du hain urrun' ikusten Bizkaiko jeltzaleen presidenteak. 'Faktoria'n esan duenez, 'heldutasuna ikusten diot' alderdi moreari, iaz aurrekonturik izan ez bazen ere, diru-kontuen neurri gehigarriak onartzeko giltza izan zen Elkarrekin Podemos eta hortik egin du galdera: 'zergaitik aurten ez?'.

Azaroaren 10eko hauteskundeak

Azaroko hauteskundeetan, aurreko deialdiko emaitzak errepikatu nahiko lituzke EAJk, 6 diputatu lortu zituezten jeltzaleek, hiru bizkaian "Bizkaiko hiru diputatuei eustea, oso emaitza ona izango litzakeela" aitortu du Itxaso Atutxak. Kongresuan taldea ziurtatu nahi dute eta erronka nagusia, 'Madrilen erabakigarriak izatea da'', Atutxaren hitzetan.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena