Faktoria
Cristina Uriarte
Hezkuntza sailburuak dio Ordezkagune aplikazioak gardentasun handiagoa bermatzen duela eta arazoak egun gutxitan konpontzea espero du. Hezkuntza lege berria datorren urte hasieran aurkeztea espero du.
Cristina Uriarte
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak 'Faktoria'n adierazi du ikasturte hasieran irakaskuntzan 7.000 adjudikazio baino gehiago eta 1.200 ordezkapen arazorik gabe egin direla Ordezkagune aplikazio berria jarraituz. Puntualki arazoak daudela aitortu du, baina egun gutxitan konponduko direla espero du, eta konpondu bezain laster, dauden hutsuneetarako kontratazioak egingo direla esan du.
Uriarte sailburuak iragarri du, bestalde, Hezkuntza lege berria datorren urte hasieran eramango duela Jaurlaritzaren gobernu bilerara. Hezkuntza eragileen adostasun zabalarekin landu da oinarrizko dokumentua, horretan egungo errealitatea aztertu eta nolako hezkuntza sistema nahi den bost arlotan zehazten da.
Sare publikoak lege berrian itunpekoa maila berean kokatu izana leporatu diotenei erantzun die, legeak sistema osoari eman behar diola erantzuna, ez soilik sistema publikoari.
Matrikulazioan izandako beherakadari dagokionez, Uriartek argitu du urriaren erdi aldera jakingo direla zeintzuk diren itxiko diren gelak. Jaiotze-tasak behera egin arren, ordea, Uriarteren esanetan Euskadira etortzen diren familia gero eta gehiago daude hezkuntza sisteman eta egoera horrek sortzen dituen behar berriei erantzun behar zaie.
Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako gatazkaren inguruan, Jaurlaritza aldeekin harremanetan dagoen arren eta konponbidea erraz dezaketen neurriak proposatu dituen arren, sailburuak uste du aldeei dagokiela akordioa iristea.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/23
Faktoria 24:40
2024/04/23
Baipasa 37:20
2024/04/23
Faktoria 25:45
2024/04/23
Argi Ibili 115:14
2024/04/22
zidorrean 52:40
2024/04/22
Katedra 55:08
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa