10:19

Faktoria

Zinemaldia

'Gerraz eta gerra osteaz galderak zabaltzea izan da gure erronka'

Maialen Beloki Donostiako zinemaldiko zuzendariordeak Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenagari berretsi die erantzunak ematen ez dituelako dela eurek zuzendu duten 'La trinchera infinita' filma, film ona

  • Joxe Mari Goenaga eta Aitor Arregi

    Joxe Mari Goenaga eta Aitor Arregi

    18:58 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'80tik gora urte gertatutako gerra batean hasten den pelikula bat izanik ere, gure asmoa izan da gaur egunera ekartzea. Gaur eguneko eztabaidarekin hornitu behar da, fosil bat bezala ez geratzeko'. Hala mintzatu da Aitor Arregi Faktorian; Joxe Mari Goenagarekin batera etorri da 'La Trinchera' Infinita aurkeztera. Azaldu du gerrari buruz eta transizioaz gizartean dagoen eztabaida bidelagun izan dutela prozesu osoan eta euren erronka izan dela, erantzunak ematea baino galderak zabaltzea.  'Gerra zibila eta ondoren etorri dena oso konplejua da, ez du helduleku bakarra eta ez gatoz lezioak ematera', azpimarratu du.

Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko zuzendariak berretsi dio, besteak beste,  helburu hori lortu dutelako dela 'La Trinchera infinita' film ona. Aste honetan zabalduko den ekitaldiko sail ofizialean izango den zintetako bat da, eta ezkontzaren atarian bezala ari dira zuzendariak estreinu aurreko azken gestio txikietan, tentsioa egunetik egunera handitzen ari zaiela. Lehen feed-back-a ona izan dela jakinarazi dute, baina Goenagak azaldu du nahiko dutela 'zuhur' jokatu.

Gazteleraz grabatutako lehena dute, 'La claqueta' ekoiztetxearekin elkar-lanean egindakoa. Irusoinek lehendik ere egina zuen lan lantalde andaluziar horrekin satorrei buruzko dokumental bat eta, hain zuzen ere, istorio horrek eraman zuen Goenaga filmerako lanean hastera. 'Handia'-k irabazi zituen 10 Goyen aurrekoa da proiektua eta, beraz, ukatu egin duten sari horien ostean erabaki dutenik gazteleraz grabatzen hastea:  'Iistorioak berak eskatu digu proiektu hau gazteleraz egitea. Are eta gehiago, andaluzieraz egitea', azpimarratu du.

Antonio de la Torre eta Belen Cuesta aktore nagusiekin batera aurkeztuko dute filma Donostian, igande honetan. Ez dute uste aukera handirik izango dutenik, beraz, zinemaldiko gainontzeko eskaintzaz gozatzeko.

Aurtengo programazioari buruz Maialen Belokik 'aniztasuna' nabarmendu du. Jende guztiarentzat, estilo guztietako eta garai diferenteetako eskaintzekin osatu duten 'puzlea' dela azaldu du eta ikusleei gonbitea egin die, propogramazioa aztertu eta euren menua osatu dezaten. Sarrera salmentek iazko marka hautsi dute dagoeneko. Atzo iluntzerarte ia 73.000 sarrera salduta zeuden, lehen eguneko zailtasunek salmenta nabarmen atzeratu zuten arren. Belokik azaldu du ulertzen duela 'ordenagailu aurrean edo iladan zegoen jendearen desesperazioa' eta , zinemaldiko zuzendaritzaren izenean, barkamena eskatu du berriz ere sistema erorita sortu zen endredoagatik.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena