10:24

Faktoria

Josu Erkoreka

'Arriskutsua iruditzen zait hauteskundeak errepikatzearen aukera'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu du urrian onartuko dutela Euskal Autonomia Erkidegoan aita izango diren guztientzat 16 asteko baimena ahalbidetuko duen dekretua.

  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramalea

    Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramalea

    24:45 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezkor agertu da Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, PSOE eta Unidas Podemosen negoziazioen aurrean. Bi alderdiei borondate politikorik ez izatea egotzi die, EAJk azken momenturaino akordiora iristeko ahalegina eskatuko diela adierazi du, baina esan du ez dagoela arrazoi objetiborik hauteskundeak errepikatuko ez direla pentsatzeko, batez ere, "bi alderdiek emaitza hobeak lortuko dituztela uste dutelako". Aukera hori arriskutsutzat jo du, alde batetik, beste blokeo egoera bat sor litekelako, eta batez ere, nabarmendu du, eskuineko indarrei orain arte lortu ez duten gehiengoa eraikitzeko atea zabalduko liokelako.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak bitartekaritza lana egin izan duenik ukatu du, eta adierazi du bi alderdi politikoren arteko eztabaida batean ez dagoela hirugarren batentzako tarterik.

Aurrekontuen legearen negoziazioen harira, negoziatzeko orduan hauteskunde giroa "ez dela inoiz egoera egokia" esan du Erkorekak, baina adierazi du "giro honetan ere akordioak lortu daitezkela, adibidez, azken transferentzia hauteskunde kanpainia hasi zen egunean sinatu genuen". Une honetan, hala ere, transferentziak erabat geldituta daudela aitortu du. Euren ahalegin guztia "Eusko Legebiltzarreko taldeei Euskadik proiektu bat duela erakustea eta horrek negoziazio propio bat abiatzeko ahalegina merezi duela adieraztea" izango dela esan du.

Iragarri du, gainera, urriaren erdialdean onartuko dutela Euskal Autonomia Erkidegoan aita izango diren guztientzat 16 asteko baimena ahalbidetuko duen dekretua. Gaur egun, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ditu lehenengo 8 asteak eta dekretu honekin, Eusko Jaurlaritzak ordainduko du ehuneko ehun hortik aurrerakoa, 16 astera arte.  Aita izango diren guztiei eragingo die, baita lehenengo haurra izango dutenei ere. 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena