10:16

Faktoria

Amaia Izko, abokatua

"ETArik gabeko garaiko lehenengo makrosumarioa da gurea"

Auzitegi Nazionalean 11/13 sumarioaren baitan astelehenean epaituko dituzten 47 euskalherritarren artean dago Amaia Izko abokatua. ETAren esanetara aritu ziren frogarik ez dagoela azpimarratu du.

  • Amaia Izko abokatua

    Amaia Izko abokatua

    12:29 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

11 urteko espetxe zigorra, 8 urteko zaintzapeko askatasuna eta 20 urteko inhabilitazioa eskatzen du fiskaltzak Amaia Izko abokatu iruindarrarentzako. Erakunde terrorista baten parte izatea leporatuko diote astelehenean, berari eta beste 46 euskalherritarrei, Espainiako Auzitegi Nazionalean 11/13 sumarioaren baitan hasiko den epaiketan. Guztira, 601 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak auzipetuentzako. Presoen eskubideen alde lanean aritu diren abokatuak, medikuak eta psikologoak, eta Etxerat eta Herrira elkarteetako kideak daude auzipetuen artean, guztiak 2013 eta 2015 urteen artean atxilotu zituzten.

ETArekin harreman zuzena izan zutela erakusten duen frogarik ez dagoela azpimarratu du Amaia Izkok, eta hori izango dela euren defentsaren ildo nagusia. Arlo pertsonala baldintzatzeaz gain, auziak eurengan arlo profesionalean izan duen eragina nabarmendu du. Gizartearen babesa handia izaten ari dela dio, "oso ondo ulertu dutelako hau iraganeko kontu bat dela, kateatu nahi gaituena", izan ere, "ETArik gabeko garaiko lehenengo makrosumarioa" dela azpimarratu nahi izan du. Zentzu horretan, estatu mailako ezkerreko eragileen babes falta sumatu dutela adierazi du. Epaiketa hasi aurretik fiskaltzarekin akordioa lortzeko aukera sortuko balitz, erantzukizunez aztertuko luketela jakinarazi du.

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena