10:17

Faktoria

Nazioartea

Brexita: galdera asko, erantzunak airean

Ane Roteta EITBren Londresko berriemailea, Pablo Fano SPRIren Erresuma Batuko arduraduna, eta Londresen eta Belfasten bizi diren Maider Lacalle eta Ihintz Oliden izan dira Euskadi Irratiko Faktorian.

  • Brexita: galdera asko, erantzunak airean

    Brexita: galdera asko, erantzunak airean

    23:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urriaren 31n joango al da Erresuma Batua Europar Batasunetik, edo luzapena eskatuko al dute? Hauteskundeak aurreratuko al dituzte? Laboristek irabaziz gero, bigarren erreferenduma deituko al lukete? Zalantza artean bizitzera ohitu dira Erresuma Batuan duela hiru urtetik hona, baina Brexitaren korapiloa askatu ezinak ez du nolanahiko inpaktua politikan, ekonomian zein gizartean bertan.

Brexitaren auzia gurera ekarri dugu Euskadi Irratiko Albiste 'Faktoria'n. Ekonomiaren ikuspegitik, EAEko 500 enpresa inguruk esportatzen dute Erresuma Batura, eta 60k dute bulegoa bertan. Pablo Fano SPRIren Erresuma Batuko arduradunak ez du ukatu kezkatuta daudela, baina Brexita ordenatua balitz kezka hori asko arinduko litzatekeela ere azaldu du. Ezinegona gorabehera, gaineratu du euskal enpresek Erresuma Batura egindako esportazioak handitu egin dira azken hiru urteotan, baina inbertsioetan bai, izan da etena. Bestalde, Londresen bizi da Maider Lacalle, eta Belfasten, Ihintz Oliden. Jendearen aldarteaz, protestez eta ezinegonaz egin dute argazkia haiek.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena