09:42

Faktoria

Aitor Esteban, EAJ

'Malgutasuna eskatu diegu biei, baina ez dakigu borondatea izango ote duten'

Aitor Esteban EAJko diputatuaren ustez, akordioa lortzeko 'jarrerak malgutu' behar dituzte bai PSOEk eta baita Unidas Podemosek ere.

  • Aitor Esteban, EAJ

    Aitor Esteban, EAJ

    7:51 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEko goi ordezkariekin bilera egin ondoren, bide-orria zehaztu du Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ): ez du Pedro Sanchezen balizko bigarren inbestidura oztopatuko. Baina 'autogobernuarekiko errespetua' nahi du EAJk; izan ere, Sanchezek aste honetan aurkeztu dituen 370 neurrietako batzuk euskal eskumenak urratzen dituzte.

EAJk ez du hauteskundeak errepikatzerik nahi, eta, horretarako, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko akordioa ezinbestekotzat jo du Aitor Esteban jeltzaleak. Gaur bi alderdietako ordezkaritza teknikoek egingo duten bilerak 'bidea erakutsiko du', horren esanetan, baina ez du espero 'azken unera arte' ezer argitzerik. 'Faktoria' albistegian Estebanek esan duenez, 'malgutasuna eskatu diegu bai PSOEri eta baita Podemosi ere, baina ez dakigu zenbaterainoko borondatea izango duten'.



Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena