11:49

Faktoria

Turismoa

"Gaualdiak luzatzea da helburu bat. Apartamentuek paper hori betetzen dute"

Harkaitz Millan Basquetour-eko zuzendariaren arabera, Euskadin ez da masifikaziora iritsi den punturik. Ondarre nekazalturismoko Eneko Goiburu eta Apartureko Asier Pereda ere izan dira Faktorian.

  • Harkaitz Millan, Basquetour-eko zuzendari nagusia

    Harkaitz Millan, Basquetour-eko zuzendari nagusia

    23:43 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Turismoaren uda honetako joerak izan dira aztergai Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Eustateko uztaileko datuen arabera, gaualdi kopuruak gora egin du beste behin Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ere, Harkaitz Millan Basquetour turismoaren euskal agentziaren zuzendari nagusiaren arabera, azkenaldian hazkundea handiagoa ari da izaten tradizionalki hain turistikoak ez diren hilabetetan: "Igoera urtean zehar banatzen ari da". Euskadin inon masifikazioa gainditu denik ukatu du Millanek, eta turismoak Mediterraneoko herrietako ekonomian duen pisuarekin alderatu du. Arabara Espainiako Estatutik kanpoko bidaiariak erakartzea eta Bizkaian eta Gipuzkoan barnealdea sustatzea dira Basquetour-en erronketako batzuk. Tasa turistikoari buruz galdetuta, hura aplikatu ala ez udal bakoitzak erabaki behar duela uste du Millanek.

Landa turismoan uztailean beherakada izan da EAEn, Eustaten datuen arabera, baina uda osoan gutxi gorabehera iaz bezala aritu direla lanean kontatu du Eneko Goiburuk, Segurako Ondarre nekazalturismoaren jabeak eta Nekaturreko kideak. Nafarroako Nekazal Turismoko Federazioan ere beste hainbeste diote.

Asier Pereda Apartureko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako apartamentu turistikoen elkartea) presidenteak ere hitz egin du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, turismoari eskainitako tartean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena