09:35

Faktoria

Lander Martinez, Podemos

'Koalizioa ez den beste aukera batzuk aztertu behar badira, egingo dugu'

Hauteskunde orokorren errepikapena saihestea lehentasuna da, Podemos Ahal Dugurentzat. Lander Martinezek ez du baztertu, koalizioa ez den 'beste aukerei' ateak zabaltzea.

  • Lander Martinez

    Lander Martinez

    23:49 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elkarrekin Podemosek ez du etsi nahi. Espainian PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio-gobernua osatu behar dela berretsi du Lander Martinezek, Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak. 'Hori da gure apustua' esan du 'Faktoria' albistegian baina, ez du ukatzen Martinezek: 'koalizio-gobernuan pentsatzea tokatzen zaigu'. Gobernuaren osaketaren gainetik, 'hauteskunde errepikapena' lehentasuna da alderdi morearen arabera; beraz, Lander Martinezek Euskadi Irratian zehaztu duenez, 'gobernu oinarri on bat badago, gobernu akordio ona badago, koalizioa ez den beste aukera batzuk aztertuko lituzke Podemos Ahal Duguk.

EUSKADI SUMA

Elkarrekin-Podemoseko idazkari nagusiak 'ez du urrun ikusten Euskadi Suma' moduko koalizio baten osaketa. Martinezen arabera, 'Ciudadanosek baietz esaten du ordezkaritzarik ez duen lurraldeetan'. 'Aulkien banaketa izango litzake' eskuineko alderdien batuketa hori baina, ez du aukera baztertzen.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena