11:49

Faktoria

Eneko Goia

'Kiroldegiak prest ditugu G7an muga itxi eta jendea blokeatuta geratuz gero'

Kezka nagusia muga blokatzea dela azaldu du Donostiako alkateak. Hala balitz, bidean geratuko liratekeen bidaiarientzat larrialdizko laguntzarako prest dago hiria.

  • Eneko Goia, Donostiako alkatea

    Eneko Goia, Donostiako alkatea

    22:28 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiak kiroldegiak prest ditu G-7aren testuinguruan hiriak larrialdizko laguntza eman beharko balu ere. Eneko Goia alkateak 'Faktoria'n berretsi du agintarien kezka handiena muga ixtea dela. Hala balitz, ez atzera ez aurrera geratuko diren bidaiariak artatu beharko direla gogorarazi du, eta horretarako prest dagoela hiria.

Bestelakoan, Aste Nagusia, euritan bada ere, 'giro onean' doala azpimarratu du eta datozen egunotan, aparteko arazorik gabe joango den itxaropena agertu du, aurten, segurtasun neurri gehiago jarri dituztela gogora ekarrita. Berretsi du Moraza kaleko etxebizitza hustutzeko borondatea duela Udalak eta lehenbailehen egin nahi duela gainera. Hainbat elkartek egindako eskariaren kontra azaldu du osasun publikoaren ikuspegitik eta segurtasunarenetik ezin zaiola egoera horri eutsi: 'Ez dakit zehatz zeintzuk dauden etxean, dakidana da eraikin horretan ematen ari den egoera ez genukela beste kasuetan onartuko. Segurtasunaz eta osasun publikoaz ari gara'.

Turismo tasari buruz, berriz, atsekabea agertu du Jaurlaritza aukera horren kontra agertu delako. Azaldu du, udalei ezer derrigortu gabe, 'aukera' eman beharko liekeela denei Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak, gero turismoak eragindako inbertsio eta gastua handiak dituztenek erabaki dezaten. 'Tasa turistikoa eskatzen jarraituko dugu', iragarri du. Etxebizitzaren ikuspegitik Donostiak, eta bereziki Donostiako gazteek, dituzten arazoak 'onartu' ditu Goiak eta berretsi du, alokairurako etxebizitza publikoa sustatzen jarraitzea dutela erronka.

Mugikortasunari dagokionez, 2022. urtea azpimarratu du Goiak. Metroaren lanak ordurako bukatuta eta Urumea erriberako lotunea martxan egonda, 'ikuspegi metropolitanoaren ikuspegitik' urrats handia emango delako. Ordurako, baita ere, aurreratuta beharko lukete AHTren geltoki berriko lanek. Baina beldur agertu da 'geltokia izan bai, baina trena ordurako iritsiko ote den'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena