09:31

Faktoria

Roberto Uriarte

'Bitartekaria, behar bada, aurkituko dugu. Oso gertu geratu dira jarrerak'

'Hauteskundeen aurreratzea ez bada justifikatu nahi behintzat' akordioa lortuko dela dio Podemoseko diputatuak. Ontzat jo du bitartekari bat izendatzea: 'Izan liteke Zapatero, EAJ edo beste norbait'.

  • Roberto Uriarte, Unidas-Podemoseko diputatua

    Roberto Uriarte, Unidas-Podemoseko diputatua

    7:17 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baikor mintzatu da Roberto Uriarte Unidas-Podemoseko diputatua 'Faktoria'n, Pedro Sanchezen huts egindako inbestidura saioaren biharamunean. 'Jarrerak oso gertu geratu direla' nabarmendu du eta arazoa izan dela 48 orduko epea eman izana benetako negoziazioari. 'Eta gainera', esan du, '48 ordu horiek ez dira agortu, erdian geundenean altxa egin zirelako mahaitik'.

'Optimista naiz, 60 egun ditugu, egunak galtzen ez badira, ez badira jartzen beto gehiago, borondatea badago eta hauteskunde aurreratzea ez bada justifikatu nahi', gaineratu du, 'erraz aurki daiteke irtenbidea'. Uriartek ontzat jo du, ildo horretan, bitartekari bat izendatzea. 'Izan liteke Zapatero bera, EAJ, ez dakit nor', iritzi dio, 'borondatea badago aurki daiteke'.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena