10:12

Faktoria

Mertxe Aizpurua

Aizpurua: 'Zuhurtasun guztiarekin itxaron behar dugu Sanchezek zer proposamen duen'

Presidentegai sozialistaren hitzaldiaren ostean eta ERCrekin duten akordio estrategikoaren baitan emango dute botoa. Begi onez ikusten dute, hala ere, Podemos eta PSOEn artean ixten ari diren akordioa

  • Mertxe Aizpurua EHBilduko diputatua

    Mertxe Aizpurua EHBilduko diputatua

    4:58 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bildutik ez dute orain arte sozialisten deirik jaso, Espainiako Kongresuan dituzten lau botuak derrigorrezkoak zaizkion arren Pedro Sanchezi. Mertxe Aizpurua diputatu abertzaleak zehaztu du inbestidura saioan zein proposamen egiten duen ikusi arte 'zuhurtasun guztiarekin itxarongo' dutela eta, haren ostean, ERCrekin duten akordio estrategikoaren baitan emango dutela botoa.

Nolanahi ere, aurreratu du osatzen ari den koalizioa begi onez ikusten dutela. 'Gaitzerdi azken momentuan bada ere, osatzen bada. Dauden aukeren artean, ezkerra eta progresisten arteko akordioa beharrezkoa jotzen dugu. Beharrezkoa da eskuinaren alternatiba. Guk esan genuen nahiago genuela horrelako gobernu bat eskuinari atea irekitzea baino', jakinarazi du. 'Benetako apostu bat ere eskatu nahi genieke', amaitu du, 'zintzilik dauden arazoak soluziobidean ipintzeko. Orain daukate aukera'.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena