10:12

Faktoria

Joseba Gezuraga

'Prozesu gardena egin behar dugu EAren idazkari nagusi berria aukeratzeko'

Eusko Alkartasunaren hasieratik, Bizkaian erreferentziazko alderdikidea da Joseba Gezuraga lekeitiarra. Jarduneko idazkari nagusi izendatu berri dute. Esan du EAn ez dagoela zatiketarik.

  • Joseba Gezuraga EAren jarduneko idazkari nagusia

    Joseba Gezuraga EAren jarduneko idazkari nagusia

    4:59 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Urizar ordezkatzeko prozesua gidatzea egokitu zaio Joseba Gezuragari. Uztailean aurkeztuko dira hautagaitzak, eta irailerako aurreikusi dute kanpaina zein Eusko Alkartasunaren idazkari nagusi berriaren aukeraketa. Prozesu gardena egin beharko dutela berretsi du EAren jarduneko idazkari nagusi izendatu berriak.

Hain zuzen, Gezuragaren behin-behineko izendapena berme batzordeak iragarritako erresoluzio batekin batera etorri da. Erresoluzio horrek erantzuten dio zuzendaritzako hainbat kidek afiliazio datuen berri izateko egindako eskariari. Berme batzordeak arrazoia eman die kide horiei, eta datuak eman ezean, primarioen prozesua behin-behinean bertan behera utzi beharko litzatekeela gaineratu, baina EAko zuzendaritzako iturriek diote Datuen Babeserako Agentziaren txostenaren zain daudela, datu horiek eman ditzaketen ala ez argitzeko.

Auzi horri garrantzia kendu dio Gezuragak: “Ez da hainbesteko arazoa, primarioen prozesuan, hautagaitza bakoitzari berdin eman behar zaiolako militantzia guztiaren errolda, eta izen-abizenak hor daude”.

Bestalde, EAn zatiketa dagoenik ukatu egin du Gezuragak, alderdia jatorritik oso demokratikoa dela eta eztabaida esparru asko dituela argudiatuta.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena