12:01

Faktoria

Josu Erkoreka

'Enpresetan gurasotasun baimenak parekatzeko laguntzak, irailetik aurrera'

Arlo pribatuan lan egiten duten gurasoen baimenak parekatzeko urratsak uda ostean egingo dituztela iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • Josu Erkoreka

    Josu Erkoreka

    20:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langile publikoak diren gurasoen baimenen parekatzea (18 aste) irailean onartuko du Jaurlaritzak, eta arlo pribatuan lan egiten duten gurasoen baimena parekatzeko pausoak ere uda osterako iragarri ditu Josu Erkoreka bozeramaileak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri emandako elkarrizketan. Azken kasu honetan, baimena 16 astekoa izango litzateke.

Espainiako Gobernu berriaren osaketa prozesuaz, bestalde, Erkoreka erabat harrituta mintzatu da alderdiak aulki jokoaz ari direlako gehiago, gobernu programaz baino. Kezkatuta dagoela ere aitortu du, Jaurlaritzak solaskiderik gabe jarraitzen duelako.

Pedro Sanchezek inbestidura saiorako data gutxieneko babesak lortu gabe jartzea arriskutsua iruditu zaio Erkorekari, baina oraindik bidelagunak eskuratzeko denbora duela uste du.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena