11:30

Faktoria

Elikadura

Indarrean da ogiaren araudi berria Hego Euskal Herrian

Ogi integralaren kasuan, esaterako, zehaztu beharko da irina zer portzentajetan den integrala. Hernaniko Sulabe okindegian izan gara, Mikel Garmendia Gipuzkoako Okinen Elkarteko presidentearekin.

  • Mikel Garmendia Gipuzkoako Okinen Elkarteko presidentea, Hernaniko Sulabe okindegian

    Mikel Garmendia Gipuzkoako Okinen Elkarteko presidentea, Hernaniko Sulabe okindegian

    14:54 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

1984koa zen ogiaren aurreko araudia, eta hura berritzeko beharra ikusi dute, zaharkituta zegoelakoan. Izan ere, kontsumoa asko aldatu da: saltzen den ogi kopurua askoz ere txikiagoa da orain, eta eskari mota ere bai. Adibidez, ogi integrala askoz ere gehiago kontsumitzen da gaur egun.

Hain zuzen, ogi integralaren ingurukoa da araudiak dakarren neurri berrietako bat. Ogi arruntaren taldean sartuko da integrala ere hemendik aurrera, eta BEZa %4koa beharko du izan, beraz. Gainera, integral izendapena edukitzeko, irinak % 100ean izan beharko du integrala, eta hala ez bada, portzentajea etiketan zehaztu.

Mikel Garmendia Gipuzkoako Okinen Elkarteko presidentearen arabera, beharrezkoa zen araudia berritzea. Hala ere, ekoizpenari dagokionez haiek ez dutela aldaketa handirik egin behar izan adierazi du; etiketatuan bai, ordea. Ogi integralari lehendik ere % 4ko BEZa aplikatzen diotela ere esan du Garmendiak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena